Udaberria, bizi egarria

Beti gehiago ikasteko prest. Horregatik oraingoan hezkuntzaren arlotik egingo dugu eta harekin lankidetzan. Plazer egiten digu zuei aurkezteak ´Udaberria, bizi egarria’ erakusketa eta ekitaldia, kultura japoniarrean murgiltze bat da, SUMI-E praktika ikasiz eta praktikatuz, Iñaki Bastarrikaren eskutik, artista eta eragile baita, eta Andramendi ikastolako ikasleak eta ikastola bera protagonista direla. Martxoan eskolan bertan egingo diren lanen ondotik, irakaspen ziklo aberasgarri hau osatzeko, erakusketa bat prestatuko da, Iñakiren marrazkiekin batera, eskolan bertan berarekin batera ikasleek landu dituzten marrazkiak eta trebetasunak hona ekarriz. Horri gehituko zaio ekitaldi oso berezi bat: aurkezpena egiteaz gain, egun horretarako prestaturiko dantza bat emango da, lau musika-tresna eta musikarik lagunduta. Erakusketa gure gunean -nana- izango da apirilaren 1etik 8ra, eta ekitaldia apirilaren 5ean egingo da, 17.00etan, Tabakalerako barruko Plazan. Aukera bikaina gure bihotzak irakaspen eta ikaspen modu berrietara zabaltzeko.

 

Ekitaldi hontara gerturatu nahi baduzu, eman izena hemen:


 

SUMI-E
Diziplina sortzailea da, prozesuari berari garrantzia ematen diona, emaitzari berari baino
gehiago. Tintaz egindako pintura monokromatikoarekin, behin betiko pintzelada ematen da,
eta ez da ondoren zuzentzen edo ukitzen. Horretarako trebetasun batzuk landu behar dira,
segurtasuna, abilezia eta bat batekotasuna, eta hala marrazkigileak funtsezkoan jar dezake
arreta, objektua barneratzean, gauzen benetako izaeran.

Andramendi
ANDRAMENDI, Irakaskuntza Kooperatiba, EHIko, EUskal Herriko  Ikastolen Federazioko kidea da, eta 300 ikasletik gora du eta 20 urte eginak ditu Beasainen lanean. Ikastetxe hori neurrira pentsatu eta egina da, ikasleen jakintza pertsonalizatua bermatzeko eta heziketa eredu euskaldun bat bultzatzeko, kulturartekotasuna aintzat hartuko duen gizartean. Azken batean, enpatia, lankidetza eta ekitatea  oinarri dituela eraikitako eredua dugu.

Iñaki Bastarrika / Daisuke
Iñaki Bastarrika/Daisuke-ren ibilbide artistikoak erakusten digu joera duela bakuntasun eta sintesirako, horiekin gauzen esentzia adierazteko. Hortik sumi-e diziplinarekin duen lotura, bereziki Koldo Cadierno maisuaren eskutik, eta berrikiago, Kazuaki Tanahashi kaligrafo, itzultzaile eta margolariaren lanaren bidez. Ekialdeko mundu horrekin duen lotura beraren izen artistikoan jasoa dago, Daisuke baita, eleberri japoniar baten izenburua.