zAbout This Project

Gatz

Artista, sortzaile zein diseinatzaile gazteei, gure kultura-espazioan egoteko aukera ematea gustuko dugu, eta aldi berean, modu desberdin batean eguneratuta egon, eta arte eta diseinuko azken tendentziak erakusteko gai izatea. Ahal den neurrian, ari horretatik sortzen dira nana. taldeak antolatzen dituen sortzaile deialdiak. Lan honen erronka, estilo eta diziplina artistikoak modu koherente batean konbinatu eta erakustea zen, gure tokiko artisten lanak balioetsi (Juan Álvarez, Mikel Aranburu, Marina Etxeberria, Aritz Kabe, Brian Nills), eta jendearentzako erakargarria egin eta beraien parte hartzea bultzatuko zuen erakusketa formatu bat sortuz. Euskal kosta bezalako ingurune batean bizitzeko zortea dugu, bere kolore, usain, soinu, testura, zapore…-ekin, eta halaber, inspirazio guzti hori aparteko sorkuntzekin irudikatzeko gai diren sortzaileak bertan izatearen zortea. Horregatik, lehenengotik apurtxo batekin eta bigarrengotik beste apurtxo batekin, planteatutako helburuak konponduko zituen erakusketa diskurtsoa sorrarazi zezakeela ikusi genuen. Gaia aurkitu eta irtenbide semantiko eder eta bikain batekin topo egin genuen: “GATZ”, gure ingurunean horren presente dagoen itsasoko gatzaren inguruko erakusketa, gure egunerokotasunean honek gogorarazi eta barneratzen dizkigun sentsazioak transmititzeko. Horrela sortu ziren erakusketaren espazioaren diseinua, grafikoak, kartelak eta erakusketako irudiak, magia hori aurkitzen zen diseinuarekin topo eginez, gure kultura-espazioa bezalako toki xume batean kalitate artistikoa modu bakarrean elkartuz, eta batez ere, gehiagorako gogoekin geratu ziren jende zoragarria askorekin elkartzeko aukera emanez.

“Gatz” erakusketaren inaugurazio bideoa

INAUGURACIÓN “SAL” from nanashibui on

“Gatz” erakusketaren muntaia

Montaje “Sal” from nanashibui on Vimeo.

Kategoria

Estilo desberdinak eta diziplina artistikoak

Autorea

Juan Álvarez, Mikel Aranburu, Marina Etxeberria, Aritz Kabe, Brian Nills

Data

13/12/2018-12/01/2019

Category
nana