zAbout This Project

Begiradak

“Begiradak” proiektua artistarentzat erronka bat izan bazen, guretzat erronka bikoitza suposatu zuen. María Dez-ek ibilbide luzea zuen gainean Pasaiarte marka gisara. Hala eta guztiz ere, sekula aurretik ez zen ezaguna izan lan ildo berri honegatik, emakumearen unibertsoa eta bere misterioak begiradaren bitartez bildumaren zati diren obrak osatuta; eta aurretik erakusketa esperientziara ere ez zen murgildu. Mariak urrats bat ematea erabaki zuen, bere beste aurpegia erakutsi eta lehen aldiz bere lanak erakusketa batean aurkeztu, eta guzti hau, gure eskutik izan zan. Erronka handia, dudarik gabe. Bilduma honen lana berezia da, izan ere lan bakoitzak, emozio desberdin bat adierazteaz gain, lanaren erreprodukzioa sorkuntza originala eta bakarra egitearekin konbinatzen ditu. Benetan zerbait harrigarria. Aldi berean, ikuslearen presentzia beharrezkoa zen lanaren eta erakusketa honen kontzeptua guztiz osatua izateko. Marraztu eta pintatutako emakumeen begiradak, emozio eta sentsazio desberdinak adierazten zituen nork begiratzen zituen arabera. Horregatik, erakusketa honen beste zati garrantzitsu bat, ikuslearen parte-hartzea bultzatuko zuen mekanismoak aurkitzean zatzan, beti ere, mekanismo horiek lanaren kontzeptuarekin eta erakusketako espazioarekin egokitzen baziren, eta publikoak erakusketaren bisitan lanarekiko bere marka eta inpresioak uzteko balio izan zedin. Parte hartzea guk uste genuena baino handiagoa izan zen. Zuen inpresio eta iritziek, lana eta espazioa askoz hobeagoa izatean bilakatu zuten. Mila esker guztioi.

“Begiradak” erakusketaren inaugurazio bideoa

“Begiradak” erakusketaren muntaia

Erakusketa Diario Vasco-ko agendan agertzen da.

Eta Mariari egindako elkarrizketa bat ere bai.

CASOS

+ INFO

Fecha

15/09/2017-27/10/2017

Autor

María Dez

Categoría

Ilustración. Obra reproducible y única

Category
Erakusketa, nana