NANO-KOSMOGONIA ERAKUSKETA

Espazio, argi eta formaren inguruko hausnarketa bi asmoekin sortutakoa: emozioak sortzea eta hauek kompartitzea. Monikak, horrela definitzen du bere lana, bere kosmogonia, guri ordea, gehiago esatea gustatzen zaigu. Bauhaus estiloa jarraituz, artista honek, Arkitekturan, Arte Ederretan eta Diseinu Grafikoan espezializatua dago. Errealitatea desestrukturatzen du, forma geometriko simpleetan bihurtuz, karratu, borobil edota trianguluetan, forma simple hauek edertasunean garatzeko. Eraldaketa geometriko hauen bidez, sakontasun eta konplexutasun abstraktua garatzeko gai da, eskulturala edota zinetikoa ere. Kosmogonia biziduna, unibertso bakarra. Bere materiala, paperak, ikuslearekiko hizkuntza, sortutako hirugarren dimentsioa, bolumetriak, argien eta itzalen jolasak.

Argentinan jaiotakoa, Frantsesarra adopziokoa, Monica Ugartek, karrera artistiko eta profesional handia garatu du orain arte: arkitektura estudioetan lan egin du, ingenierietan, editorialetan eta aldi berean erakusketa ugari egin ditu. Bestalde, bere lanaren zati handi bat, galerien edo erakunde publikoen bildumaren parte da. Oraingo honetan, Monikak, puntu eta aparte bat marrazten du, zuengan, bere ikusleetan arrera jartzeko. Bere filosofía eta artearekiko ikuspuntua jarraituz, atsegin haundiz, ‘nano-kosmogonia’ aurkezten dizuegu.