KINETIKA

foto

Donostiako Zinemaldia dela eta, eta nana.ren borondatea, kulturaren ikuspuntu bereziak aurkitzea eta erakustea denez, ‘Kinetika’ erakusketa sortu dugu. Erakusketa kolektiboa non, energía zinetikoaren inguruan, komunikabide desberdinen bitartez, zinemaren jatorriatik, diseinuarekin eta artearekin izan duen harreman estua erakusten digu. Greziar etimologiari ohore eginez eta tokiko kultura kontuan hartuz datorkio izena. Kulturaren elkartasun hau posible izan dadin, Angel Uranga eta Mikel Elorza izan dira oraingo honetan aukeratutako artistak.

Sorkuntza eta ikerketa ibilbide luze batekin eta nazioko eta nazioarteko erakusketa zerrenda amaigabebatekin, (Feria Arco Madrilen, Europako Parlamentuan, Lausanne galerietan, New York-en, Feria MiamiArt-en, Torontoko ArtFair-ean eta abar), Angel Urangak, ekoizpen piktorikoaren hainbat modu desberdin garatu ondoren, profesionala bezela kontsagratu zen, 2001ean Uranga Pinctoric Elkartea sortu ondoren. Bere lanaz, “komunikabideen bateraezintasuna” , nabarmentzen eta erakusten dugu, non petrolioa eta ura erabiltzen ditu teknika esperimental gisa. Honi esker, Arte Ederreko erreferente batean bilakatu da. Teknika honen erreferenteak, mugagabeak dira, arkitekturarengatik, hiri paisaiengatik eta abar. Kasu honetan, Angelek, zinema eta marrazkia elkartzeko gai da. Artista hasi berria eta ikasle hoberenatikoa izanik, nazio mailan eta nazioartean laister bere izena entzuten hasiko da. Aholku txiki bat, izen hau gogoratu ezazue: Mikel Elorza Aguirre. Arte Ederretan lizenziatua eta kulturaren sektorean esperientziarekin, ( Koldo Mitxelena, Tabakalera, Artium eta abar) marrazkilari eta bideo-artista honek, gutxi batzuk bakarrik egiteko gai direnek lortu du: biztanleriaren eta komunikabideen interesa lortzea, bere obra sortu berria izanda. Beraz, honen kalidadearen idea egin dezakezute. ‘Kinetika’-an, beraren marrazki jardueran oinarritu gara, non zinearen zentzu originala marrazkitik pantail handira eta alderantziz eramaten du. Bere marrazkiak, fotogramak bezala, mugimendi handiari esker sakontasunean, geldiarazten eta murgiltzen gaitu.