GATZ

Euskal kosta bezalako ingurune batean bizitzeko zortea dugu, bere kolore, usain, soinu, testura, zapore…-ekin, eta halaber, inspirazio guzti hori aparteko sorkuntzekin irudikatzeko gai diren sortzaileak bertan izatearen zortea. Horregatik, lehenengotik apurtxo batekin eta bigarrengotik beste apurtxo batekin, planteatutako helburuak konponduko zituen erakusketa diskurtsoa sorrarazi zezakeela ikusi genuen. Gaia aurkitu eta irtenbide semantiko eder eta bikain batekin topo egin genuen: “GATZ”, gure ingurunean horren presente dagoen itsasoko gatzaren inguruko erakusketa, gure egunerokotasunean honek gogorarazi eta barneratzen dizkigun sentsazioak transmititzeko. Juan Álvarez, Mikel Aranburu, Marina Etxeberria, Aritz Kabe eta Brian Nills (artistei buruzko informazio gehiago linea batzuk beherago) artistek sormenarekin beteko dute gure nana. espazioa hurrengo abenduak 13, ostegunetik aurrera.

 

Inaugurazio ekitaldia, abenduaren 13an, ostegunean, arratsaldeko 19:30tan izango da.

Bertan parte-hartzeko interesa baduzu, hemen eman dezakezu izena:

 

Juan Álvarez

Juan Álvarez-en (marrazkilaria eta barruko diseinatzailea) marrazkiak, aurretik eskuz eginak eta geroago digitalizatuak, arkitektura eta itsasoa, euria, lainoa eta kresala dira. Esanahiez beteriko istorio handiak gordetzen dituzten eszena txikien irudikazioak dira.

Mikel Aranburu

Mikel Aranbururen (grabatzailea eta marrazki eta tailan espezializatua) itsas mundua, ingurumenarekiko errespetuaren sinboloa da. Bere obrak batez ere, birziklatutako metalak berrerabiltzean zentratzen dira, ondoren hondakin hori espezie ezberdinetako arrain formako pieza delikatu batzuetan sortzen dituelarik. Ingurumenarekiko konpromisoa eskatzen duen metal itsasoa.

Marina Etxeberria

Marina Etxeberria-ren (UPV-EHUko BBAA fakultateko ikus-artista eta doktore-ikaslea) erakusketak ingurune naturalaren indarra erakusten du gure testuinguruan. Itsasoa, haizea eta kresala eskuila dira eta horien ekintza erosiboa geruzak eta mozketak dira.

Aritz Kabe

Aritz Kaberen (NoColor estudioaren sortzailea) lanak, forma, kolore, irudi eta konposizioaren erabilera energetikoaren bitartez, bizitza eta naturarekiko duen maitasuna irudikatzen du. Bere lanaren botere eta indarrak biekiko duen errespetu leiala islatzen dute.

Brian Nills

Brian Nills-en (artista eta diseinatzaile grafikoa) diseinuek, fotomuntaketa moduan eginda, gure ingurunea deskontextualizatutako ikuspuntu batetik erakusten du, horrela ikuslearen interpretazioa bilatzen duen obrak sortuz. Argiz eta kolorez betetako lanek, bere izatearen erretratu bat osatzen dute.