EHUNDURA SINFONIA ERAKUSKETAREN INAGURAZIOA. OSTIRALA 2017 AZAROAK 17 19:30H

Larruan eta bere bihotzean artearekin markatuta jaio zen Gala eta bost minutu elkarrekin besterik ez dituzu behar hori nabarmentzeko… bere pasioak besarkada gozo eta sendoarekin biltzen zaitu momentu batean.

Donostin, Jose Camps-ekin marrazki artistikoa ikasi zuen eta gero Pirineotara joan zen, non ikasitako metodo horrekin, material, testura eta oinarri ezberdinekin esperimentatu zuen. Beranduago, bere ikasketekin jarraitu zuen Zaragozako Arte Eskolan eta bertan, beste teknikak probatu ondoren, berea marrazkilaritza zela konturatu zen. Bere aurkikuntzan, Madril, Zaragoza, Huesca eta Donostin, erakusketa indibidualak egin zituen, baita Espainako eta Frantziako Pirineotan ere.

 

Bat-batean, bere bizitza, inflexio-puntu berri batean aurkitu zen osasun arazo batekin. Eskulturarekin maiteminduta ere, honek ez ziola aukeratuko pentsatu zuen, balantze eta espazioaren okupazioa suposatzen zuelako. Hala ere, berarentzat eskulturaren deskribapena, bere bizitza bezalakoa da guretzat. Gala, osasun arazoa, susto osasuntsu batean bihurtu zuen. Horrela, bizitako inflexio-puntu horrek, flexio gehiago heman zion bere kreatibitatean eta marrazkilaritzarekin jarraituz gain, baita hidazmenarekin hasi zen.

 

Etengabeko prozesu honen emaitza “Ehundura Sinfonia” da, bildum abstraktu eta minimalilsta, kolore eta ehunduraz osatua. Edertasuna, sinpletasunarekin elkar batera doala adibide ezin hobea da hau. Topaketa osatzeko, Galaren koloreei notak jartzeko, pertsona bakarra izango zen gai. Honek, Mariana Palacios da, nazioarteko pianojolea  eta aurrez aurre ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu inaugurazio honetan Azaroak 17 19:30tan.

Erakusketara etorri nahi baduzue, apunta zaitezte hemen: