BIDAIA BIDAI BATEN BARRUAN

foto

01/04/2016

Nana., diseinuaren kultura, gaur egungo eta etorkizuneko sorkuntzak eta telentuak erakusten ditu, baina baita artearen eta diseinuaren elkargune bezala iraganeko altxorrak erakutsiz ere. Duela hamobost urte ospakizun honen altxorra heman zen: “ Euskaldunen herrirako bidaia. 1801 – 2001”. Benetako bidai grafiko bat, Okupgraf-ek argitaratutako serigrafiak maletan bilduta, eta KM Kulturunea eta Artelekuk eginakoa, Wilhelm von Humboldt argitaratutako titulo bereko liburuaren berrehungarren urteurrenean. Gonbidapen honen bitartez, nana., diseinuaren kultura, Tabakalerako kultur ekosistemari eta oraingo erakusketari, Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral, ohore egiten dio, maletaren sorkuntzan parte hartu zutelako. Aurkeztutako lanaren balioa zalantzan jarriezina da parte hartu duten artistengatik: Pablo Donezar, Joxemari Iturralde, Laureano Olaetxea, Iñaki Imaz, Gema Intxausti, Diego Matximbarrena, Pello Mitxelena e Idoia Montón. Ekitaldi honekin, mugak apurtu nahi ditugu, horizonteak zabaldu eta gure inguruan dauden gauz ezezagunei jendeari erakutsi. Grafikoa eta diseinua… dena arte bat. Hartu maletak, “Bidaia bidai baten barruan” egitera goazela.