Begiradak Erakusketaren Inaugurazioa Ostirala 2017 Irailak 15 19:30h

Argia eta kolorea, hori da María eta bere lana. María Fernández Pasaiarte estudioaren sortzaile da, Kanadan jaioa eta Arte Eder eta Diseinu Grafikoan lizentziatua. Guraso katalanduna eta duela urte batzuetatik Pasaia San Pedroko alaba adoptatua. Bertan du bere estudio eta lantegia, bertan inspiratzen da eta jendea laguntzen du inguruko magia eta xehetasunetaz ohartzen.

Oraingo honetan, María, María Dez-en bilakatu da eta aukera paregabea eskaini digu, artelan kontzeptu berri bat. Bere lan esperientzia luzea izan arren, orain arte itxaron du ezkutuan zuen hau erakusteko. Bilduma berezi bat, obra bakoitzak emozio ezberdin bat interpretatzeaz gain, obra original eta erreprodukzio kontzeptuak konbinatzen ditu. Egia esan, aparteko kontu bat.

‘Begiradak’ bildumaren aurrean gaude. Bilduma enigmatiko bat da, alde batetik emakumearen mundua erakutsiz, eta bestetik mundu hortan bertan dagoen misterioa ere azalduz. Maríak begiradak bide bihurtu ditu misterio sekretuak ezagutzeraino, eta aldi berean horren parte izateko. Azken finean, sentikortasun ariketa bat, emakumearen unibertsoko edertasuna protagonista izanik. Amaitu gabeko unibertso bat, zure beharra duena amaitu ahal izateko.